Entradas

AGURRA

Gaur azkeneko klasea izan dugu, beraz, honako hau nire blogeko azkeneko sarrera izango da. Eta irakasgaiari amaiera emateko hausnarketa txiki bat idatziko dut. Irakasgai honetan azpimarratu beharrekoa izan da, gauza oso praktikoak eta interesgarriak egin ditugula. Ni hasieran oso beldurtuta negoen, lehenengo aldia zelako 2 orduko klaseak genitugula eta ez nekien ea aguantatuko nuen atentzioa prestatzen. Baino esan dezaket, oso azkar pasa zaizkidala orduak eta oso klase interesgarriak izan direla. Gainera, gauza berri asko ikasi ditudalaren sentsazioarekin amaitu det. Gaur egun, teknologiaren arloan hitzegiten den bakarra honek dakartzan arriskuak dira; adikzioa, segurtasun eza... Baino konturatu naiz, uste baino zabalagoa dela teknologiaren esparrua eta ondo ezagutu behar dela. Oso pozik ematen diot amaiera nire blog-ari, eta aurrerantzean erabiliko ditudan baliabide berri askorekin agur esaten dut. Beste bat arte!☺

PRAKTIKA ONAREN TUTORIALA

Imagen
Urteko azken jarduera, praktika onaren tutoriala egitea izan da. Wix-aren tutoriala egiteko, alde batetik, orrialde batean zer esan behar degun apuntatu ondoren, mugikorrarekin gure ahotsa grabatu degu. Bestalde, screen-o-matic aplikazioarekin pantaila grabatzen hasi gara, eta ondoren fakultateko ordenagailuek daukaten aplikazioarekin, dena juntatu degu. Hau izan da gure lana:

PRAKTIKA ONAREN PRESENTAZIOAK

Imagen
Gaurko klasean praktika onaren presentazioak egin ditugu. Alde batetik, hau izan da gure presentazioa, gure wix-a: https://asier379.wixsite.com/misitio Eta bestalde, beste gelakideei ebaluazioa egin behar izan diegu, eta hau izan da guk egindakoa:

PRAKTIKA ONA DISEINATZEN

Imagen
Praktiketatik bueltatzerakoan, irakasleak LHko hainbat irakasgai eman zizkigun aukeratzeko. Horrekin, eman beharreko gaien programazio bat egin behar genuen eta horrei buruzko joku batzuk sortu. Nire taldekideek eta nik, LH6. mailako ingurune irakasgaia aukeratu genuen, eta horrekin egon gara lanean. 4 gaiak aukeratu eta gero, lanean jarri gera: Gure artean banatu degu lana; batzuk programazioa egiten hasi dira eta beste batzuk, berriz, jokuak. Hau izan da egindako lana: Jokuak: giza gorputzeko aparatuak → https://es.educaplay.com/es/recursoseducativos/4151634/giza_gorputzeko_aparatuak.htm elikadura → https://es.educaplay.com/es/recursoseducativos/4148412/elikadura.htm giza gorputzeko organoak → https://es.educaplay.com/es/recursoseducativos/4151531/giza_gorputzeko_organoak.htm bizi-funtzioak → https://es.educaplay.com/es/recursoseducativos/4151552/bizi_funtzioak.htm bizi-itxaropena eta bizi-baldintzak → https://es.ed...

SYMBALOO+ BIDEO TUTORIALA

Imagen
Gaurko klasean, atzo hasitako symbalooko lana bukatu dugu. Nirea pixkat txepela geratu zait, lanak egiteko web gune ezberdin asko erabiltzen ez baiditut. Honako hau izan da nirea: Ondoren, bideo tutorial bat sortu behar izan dugu. Klasean izandako denbora driven gidoi bat idazteko erabili dut, ondoren, grabatzeko garaian, zer esan behar dudan ondo jakiteko. Behin etxean egonda, esan beharrekoa mugikorreko audio batean grabatu det, eta ondoren, pantaila grabatzera jo det. Azkenik, hainbat aplikaziorekin arazoak izan ondoren, "movavi" aplikazioarekin dena lotzea lortu det. Zoritxarrez, ur-marka ezin izan det kendu eta 10 segunduro agertu eta kendu egiten da. Hau izan da nik sortutako bideo tutoriala:

AURKEZPENAK + SYMBALOO

Imagen
Aurreko klasean, aurkezpenekin hasi ginen baino bukatzeko denborarik ez genun izan. Gure aurkezpenarekin batera, 17taldeak gaurko klasean egin du bere aurkezpena. Honako hau izan da gurea:   Ondoren, symbaloo aplikazioan sartu gera, eta bideo tutorial bat ikusi eta gero, lanean jarri gera. Symbaloon hiru kolore aukeratu ditugu eta 3 blokeetan banatu ditugu: Lehenengo blokea → informazioa bilatu eta irakurri → kolore urdina Bigarren blokea → informazioa hausnartu eta eraldatu → kolore gorria Hirugarren blokea → informazioa partekatu → kolore laranja

IKTEEN DEKALOGOA + AURKEZPENAK

Imagen
Ikteen dekalogoaren ariketa egina ekarri behar genuen gaurko. Ariketa honetan esaldi sorta bat zegoen eta guk ea egiazkoak ala gezurrezkoak ziren jarri behar genuen. Gainera, garatzeko bi galdera zauden, eta gaur guzti horiek zuzendu egin ditugu.   Ondoren, aurkezpenak egin ditugu. Aurrekoan, talde bakoitzak testu bat irakurri behar zuen eta gaur testu hauei buruz prestatutako aurkezpenak egin ditugu. Honako hau izan zen guk irakurritakoa: https://egela1819.ehu.eus/pluginfile.php/1223270/mod_resource/content/1/2015_IrakasleenKonpetentziaDigitalak.pdf