BIDEOEN HAUSNARKETA

Gaurko klasean irakasleak ondorengo bideo hauek jarri dizkigu:



Bideo hauek ikusi ondoren hausnarketa egin behar izan dugu. Irakasleak 3 galdera zituen idatzita eta guk banaka erantzun ditugu word batean.


HAUSNARKETA:
  1. Esaten denaren inguruan zer iruditzen zaizu deigarriena? Zergatik?
    Oso deigarria iruditzen zait jendeak esatea ezin duela mugikorrik gabe bizi. Sinestezina da jendeak gailu batean duen dependentzia. Nik, pertsonalki, normala ikusi dezaket jendeak mugikorrak asko erabiltzea. Azkenean, etxean baldin bazaude, kaletik bakarrik baldin bazoaz edota lagunen konbertsatzioak aspertzen baldin bazaitu, ez daukazu egiteko hoberik. Baina hortik mugikorrik gabe bizi ahal ez izatea, ulertezina iruditzen zait.


  1. Ados al zaudete esaten denarekin? Zein alderditan eta zergatik?
Egia da jendeak mugikorrak asko erabiltzen dituela eta konszientea naiz igotzen ditudan argazkiak edozeinek ikusi ditzazkela. Beti esaten da horrek arazo asko ekarri ditzazkela eta arriskutsua dela, baina ez da inoiz arrisku hoietaz hitz egiten.
Norbaitek nire argazkiak ikusten baditu ez dakit zergatik jarriko naizen arriskuan. Oporretara noala eta ze lekutara noan jartzeak ez dakit ze arazo ekar ditzazkedan, etab.


Bideoetan esaten den gehienarekin bat nator baina gauza batzuk exajeratu egiten dituztela uste det. Adibidez, pribatutasuna (ez dut uste argazki batzuk sarera igotzeagatik pribatutasun gutxiago daukadanik), mugikorraren dependentzia...


  1. Zuek zein irtenbide sortu edo erabiliko zenituzkete sare sozial zein internetetiko adikzioa ekiditeko?
    Nik ez dakit zein irtenbide erabiliko nituzke adikzio hau ekiditeko, oso zaila iruditzen zait irtenbide bat edo batzuk aurkitzea. Txikien mugikorren erabilera mugatuko nukeela uste dut, mugikorrik gabe gauza asko eta hobeago egin ditzazketela uler dezaten.

Comentarios

Entradas populares de este blog

IKTEEN DEKALOGOA + AURKEZPENAK

PRAKTIKA ONAREN TUTORIALA

AGURRA