KASUEN AZTERKETA

Irakasleak 8 kasu jarri dizkigu eta guk zein motatakoa den jarri dugu (nomofobia, sexting, ciberbullying, phubbing, hacking, phising eta sniffing):





INTERNET ETA SARE SOZIALEN ARRISKUAK


KASUEN AZTERKETA (31 TALDEA)

ARIKETA: Hurrengo kasuetatik saiatu zaitez desberdintzen zein motaren aurrean zauden (nomofobia, sexting, ciberbullying, phubbing, hacking, phising eta sniffing)

KASUA
ZER DA?

24 urteko gazte batek internet bidez erosketak egiten ditu. Hortik, bi hilabetetara bere kontu korrontean dirua falta dela konturatzen da. Berak egin gabeko erosketa horiek Andaluzian egin direla ohartu da. Beraz, ertzainari deitzen dio eta bere kontu korrontea bertan behera utzi du. Azkenean ohartzen da norbaitek bere izena eta kontu korrontea erabili duela
kanpoan erosketa batzuk egiteko.




phising
Gazte batek batxilergo osoan gogor lan egin du unibertsitatean sartu ahal izateko. Hala ere, azkenean ez du lortu behar duen nota eta unibertsitatetik
kanpo gelditu da. Mendekua nahi du eta horretarako unibertsitateko egela plataforma bertan behera utzi du.



sniffing
Mugikorrera mezu bat iritsi zaio Miren izeneko 18 urteko neska bati. Bertan interneteko link moduko bat agertzen da. Mirenek link horretan zer dagoen jakiteko jakin-mina duenez, sartu egin da. Egun batzuk igaro ondoren, bere kontaktuetako batzuk mezu arraroak jasotzen hasi direnez Mirenen mugikorretik, lagunak berarekin haserretuz ari ziren pixkanaka eta honek ez
zuen ezer ulertzen, berak ez baitzuen ezer txarrik egin.





hacking
Nereak, 19 urteko gaztetxoak udaran lan egin duela eta, irabazitako diru guztia kontuan sartzea erabaki du. Orain arte ez du sekula kreditu txartelik izan baino orain bere diru propioa duenez gogoko duen arropa erostea
erabaki du. Ordaintzera joan eta eragiketa ezeztatu egin diote behin eta berriz. Nereak harrituta bankura deitu du berehala, eta bertakoak dirurik ez egotearen arrazoia transferentzia bitartez kontu batetik beste kontu batera dirua pasa zuela duela aste bete adierazi diote. Nereak bera ez zela izan eta beste pertsona batek egingo zuela adierazi dio banketxeari eta honek,
salaketa ipintzea gomendatu dio.






phising
Amaiaren lagunak aurrekoan emailez bere mezu arraro bat iritsi zitzaiola esan dio, non bizi zen bazekiela mehatxatuz. Amaiaren laguna izugarri
haserre zegoen berarekin, baina Amaiak aldiz, ez zuen ezer ulertzen. Hurrengo egunean, Amaiaren mutilak berdina esan zion, bere mezu bat iritsi zitzaiola berau mehatxatuz. Amaiak ez zuen egoera ulertzen eta teknologietan trebea den lagun baten laguntzaz mezu horiek aztertzen hasi zen. Ondorioz, bere posta elektronikoaren pasahitza sarean geratu zitzaiola argitu zion lagun honek.






sniffing
15 urte dituen neska bat beti dago bere ordenagailuarekin. Ez dakigu norekin hitz egiten duen, baina beti ordenagailua uzten duenean negarrez hasten da. Bere lagunei bere itxura fisikoarengatik galdetzen die, adibidez; ea haiek garrantzia ematen dioten bere azal koloreari? ( N: ez dut beltza izan nahi).


ciberbullying, phubbing, gruming (zaharrago batek)
8 urteko neska bati bere lehen ordenagailua oparitu diote,
eta lehen aldiz sare sozialetan sartzen hasi da. Bere kontua ez da pribatua, beraz, edonor segitzen hasi zaio. Mutil batek mezu bat bidaltzen dio, bere argazkiak bidaltzea (biluzik dagoela) esanez, eta hori ez badu egiten bere gurasoei zerbait txarra gertatuko zaiela esan dio. Neskak beldurra du, beraz, argazkiak atera eta bidali egin dizkio. Egun batzuetara argazki horiek internet osotik garraiatzen hasi dira.




sexting, mobbing (bere adinekoak)
50 urteko emakume baten emailera mezu bat heltzen zaio,
esanez bere kontuan arazo bat egon dela eta berriz sartu behar dituela bere datuak. Beraz, emakumeak bere emaileko pasahitza jarri du eta jarraitu eman duen momentua bere emaileko kontua galdu du, bere pasahitza ostu diote, eta orain beste norbaitek bideratzen du bere
emaila bertan bere bizitzarako garrantzitsuak diren datu zein komunikazio daudelarik.





sniffing

10 urteko haur bati bere urtebetetzerako opari gisa, mugikorra eman diote. Honek bere ilusio guztiarekin hartu du oparia, baina asmatu ote dute gurasoek mugikorra oparitzen? Haurrak ahalik eta denbora gehien pasatzen du mugikorrarekin, etxean gurasoekin komunikazio guztia galdu du eta bere gelan sartu eta ez da gehiago irteten bazkaltzeko edo afaltzeko ordua iritsi arte. Arratsaldeetan aldiz, kalera irteten da lagunena doala esanez, baina lagunekin hitz egin eta ondo pasatu beharrean, mugikorrean ibiltzen da,
lagunekin ere komunikazioa guztiz galduz.





nomofobia
Mirenek urte bat darama bere mutil lagunarekin. Honek erlazioan zehar bere borondatez bidalitako argazki konprometituak ditu mugikorrean gordeta. Azkenaldian erlazioa hoztuz doa eta Mirenek ez du aurrera jarraitu nahi, mutila, ordea, itsututa dago Mirenekin. Mehatxua egin dio, erlazioa moztuz gero argazkiak argitaratuko dituela esanez.




sexting
Egun eguzkitsu bat da eta Aimar ez da bere logelatik ateratzen, tabletari begira darama goiz osoa, 8 urte ditu. Bere gurasoek hondartzara joateko gonbita egin diote. Aimar Youtuben dago bideo pornografikoak ikusten eta gurasoak gelara sartzean haserretu egiten da. Hondartzara ez dela joango eta bertan geratu nahi duela esan die gurasoei. Arratsaldean bere lagunekin
kalera ateratzeko aukerari ere uko egin dio, nahiago du bere tabletaren aurrean jarraitu.





phubbing
Xabiñek 12 urte ditu, mugikorrari itsatsita pasatzen du egun osoa. Sare sozialetan parte hartzen du, egun osoan zehar lagunekin txateatzen du eta etxera iristean ez du ezer esaten. Eskolako emaitzak behera egin dute eta egun batez gurasoek mugikorra kentzea erabaki dute. Momentu horretan Xabiñe haserretu eta garrasika hasi da bere mugikorra itzultzeko eskatuz. Gusaroak argudiatzen saiatu dira baina haurraren jarrera okerrera joan da. Xabiñek mugikorra behar du bere mundu birtualarekin harremanetan jartzeko. Ezinegona du.






nomofobia
Idoia egunero bezala gaurkoan ere bere facebookeko kontuan sartu da. Gaurkoan ere ezezagunaren mezuarekin egin du topo. Ez da gai erantzunik ez
emateko baina geroz eta galdera konprometituagoak egiten dizkiola eta larritzen ari da. Aurreko astean bidalitako argazkiekin mehatxu egin dio horiek zabalduko dituelakoan. Horrelako argazki gehiago bidali ezean, aurrekoak argitaratuko dituela esanez. Argazkiek Idoiaren pribatutasuna urratzen dute.





grooming, ciberbullying
Aitzol eta bere laguna Miren kritikatzen ari ziren Whatsappez. Mirenen lagun zaharrago bat nahiko aditua da teknologia kontuetan eta eskolako gazteen
taldeko chat-ak mihatzen aritzen da. Klasean asperturik zegoela Mirenen gelakideak kuxkuseatzea erabaki du eta beraien Whatsappean infiltratu da. Mireni erakutsi dio elkarrizketa eta hau asko haserretu da.




ciberbullying, sniffing

Comentarios

Entradas populares de este blog

IKTEEN DEKALOGOA + AURKEZPENAK

PRAKTIKA ONAREN TUTORIALA

AGURRA